Ogg formatua windows-en entzuteko codec-ak behar dituzu, deskargatzeko klikatu hemen.
gaztesarea.net
70 urte bete dituzu, bizitzan amets aunitz izan duzu, baina ametsik ederrena oraindik iristeko dagoela sentitzen duzu.
Denbora zeinen azkar dijoan
zeinen azkar zeinen arin
ta horrek ere nere aurpegiko
ximurrei die eragin
baina oraindik ametsak ditut
ta odolik dit irakin
nere semea bertsolari da
Julen badakizue jakin
ametsa badut ikustekoa
Nafarroko txapelakin
Umorean da umoretsua
xamur xamurtasunean
baina badauka hortxe zulo bat
trofeoen hutsunean
Xabier Silveira ona omen da
ona omen aidanean
baina semeak txapela ez du
izango hain hurrunean
pinta hoiekin noizbait kartzelan
sartzen duten egunean
www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588