Gazte urtekaria 2007 GazteSarea.net


Arrozak, aniztasuna eta aldarrikapena
Munduko Arrozak ekimen herritarrak datorren ekainaren 14an ospatuko den ospakizunerako deialdia zabaldu du. Asmoa, arrozen txapelketa gastronomiko baten bitartez, “auzoak auzotarrentzat berreskuratu” eta “mestizajea eta kultur aniztasuna aukera aberasgarria gisa” ospatzea da.

:: Ostiralekoa

/info/irudiak/garaziko_gaztetxea_index.jpg

Garaziko Gaztetxea

Gaztetxearen helburu nagusiena gazteak bizi kulturalaren pertsonaiak bilakatzea da. [2007-04-11]

:: Irauli Uhinak

2008-05-13 Donostiako Piraten musika lehiaketa izan dugu hizpide... [Entzun]

:: Info [azken eguneratzea 2008-05-17 12:45:01 ]

askatasuna!
[2008-05-15]

Gazteok inoiz baino gehiago askatasuna behar dugulako larunbateko manifestaziora deitu dute gazte independentistek

PNV eta PSOEk ezker abertzalea anikilatu nahi dutela salatu dute gazteek, horrela euren arteko manikeorako bidea libre izango dutela argudiatuz. Honen aurrean, gazteok askatasuna inoiz baino gehiago behar dugula nabarmendu dute.

gazte brigadak
[2008-05-16]

Euskal gazte mugimenduaren ordezkaritza batek Irlanda zeharkatu du

Ogra Shinn Fein, Irlandako gazte erakunde politikoaren eta Kamaradak gazte internazionalisten sarearen eskutik, euskal gazteek osaturiko brigadak beren egitasmoak azaldu, bertako dinamiken berri jaso eta Irlandako gazteriarekin zituen harremanak sendotu ditu. Info+: kamaradak.org

92. artikulua
[2008-05-17]

Anjel Figueroa etxera ekartzeko eskatu dio herri ekimenak osasun sailaren buru den Gabriel Inclani

Anjel kalera! herri ekimenak deituta, 20 lagun inguruk egin dute elkarretaratzea, gaur eguerdian, Algortako Bidezabal kaleko anbulatorioaren aurrean. Info+: anjelkalera.mundua.com

Emakumeen eskubideak
[2008-05-16]

Maiatzaren 16ari eta 28ari begira emakumeen eskubideak aldarrikatzeko deia egin du Bilgune Feministak

Maiatzaren 16an abortuaren nazioarteko eguna da eta 28an emakumeon eskubide erreproduktiboen nazioarteko eguna. Bi data hauetan eskubideak aldarrikatzeko deia luzatu du Bilgune Feministak.

elkartasuna palestinarekin
[2008-05-16]

Israelen aurkako ekimena burutu dute Leioako fakultatean

Al Nakba edo hondamendia gogoratzeko eta Israelgo estatuaren sarraskia salatzeko ekimena izan da gaurkoan Leioan.

ikasle eskubideak
[2008-05-16]

Bilboko unibertsitateeko ikasleek ere mobilizazio astea burutu eta Iñakoren hitzaldiak boikoteatu dituzte

Iragan astea mobilizazio astea izan da Euskal Herriko kanpus ezberdinetan. Bilboko unibertsitateetan ere borrokara lotu eta Bologna geldi dezaten exijitu diote UPVri.

gelditour
[2008-05-16]

Iurretako Gazte Asanbladak bat egin du Gelditourrekin

Horrela maiatzaren 31an Donostian burutuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu dute. Era berean, Durangaldeko AHT Gelditu! Elkarlanak deitutako mobilizazioetan parte hartuko dutela ere iragarri dute.

kultur etxea
[2008-05-17]

Santurtziko Mamariagako kultur etxeak weborri berria du

Pasa den martxoan zabaldu zuten weborria herriko kultur ekintzen berri emateko. Info+: kulturetxea.com

ahtrik ez!
[2008-05-16]

Gelditzea badago jardunaldiak ospatuko dira ezkerraldean

Ezkerraldeko Asanblada Antidesarrollistak antolatuta, AHTren aurkako jardunaldiak izango dira hilaren 20tik 24era bitartean.

amnistia
[2008-05-16]

Hainbat hitzaldi eskaintzen ari dira AAMren aurkako epaiketako auzipetuak

Orain artean herri ugaritan izan dira hitzaldiak. Hitzaldi hauetan errepresioak urte hauetan izan dituen eta egun dituen espresio ezberdinak aztertzen ari dira, besteak beste errepresioaren judizializazio, espetxe politika, iheslarien aurkako jazarpena, polizia bortizkeria, tortura, ZEN plana, gerra zikina...

errepresioa espetxeetan
[2008-05-16]

Espetxeetako hainbat gertaeren berri eman du Askatasunak

Euskal Preso politikoek espetxeetanjasandako errepresio gertaera berriak kaleratu ditu Askatasunak. Info+: askatu.org

bizikletada
[2008-05-16]

Erandioko etxe ertzain erraldoiaren aurkako bizikletada izango da larunbatean

Larunbatean egingo den Erandioko Superkuartelaren Aurkako IX. Bizikletadan parte hartzera deitu du Amarratsak kolektiboak. Goizeko 11ak aldera hasi da hau. Info+: ukberri.net

Oihu@ boletina:

errepresiorik ez!
[2008-05-16]

Azkoitian ere errepresioaren aurka hilaren 17an mobilizatzeko deia luzatu dute

Herriko presoa den ArumeEgoera krudel honen testigu deserosoa paretik kendu nahi dute.

ahtrik ez!
[2008-05-15]

Ordizian hasi diren AHTren obrak ordubetez gelditzea lortu dute

Gaur goizean, 30 pertsona inguruk, Ordizian hasi berri dituzten Euskal Yaren obrak gelditu dituzte. Ordu betez bertan egon ondoren, Ertzaintzak denak identifikatu ditu banan-banan eta obretatik kanpora atera dira.

kontzertua
[2008-05-15]

Hainbat talde arituko dira larunbatean Iurritan

Gaueko 21:30etan hasiko dira kontzertuak eta sarrera 4 eurotan izango da. Besteak beste, Layo raser, folk industrial, Borrokan, Hotel eta Post jazz rock izango dira.

Etxebizitza eskubidea
Valid XHTML 1.0! Valid CSS! Creative Commons License Kultura SailaKultura Sailak
diruz lagundutakoa

www.gaztesarea.net | Harremanetarako: gaztesarea@gaztesarea.net
Martin Ugalde Kulturparkea. Gudarien Etorbidea 8, 20140 Andoain. Telefonoa (+34) 943 593 588